Katia Labèque lapurtar piano-jotzailea da, Marielle ahizparekin batera Labèque ahizpak duoa osatzen duena.
Ahizpen aita doktore, errugbilari ohia eta musikazalea izan zen eta Ada Cecchi ama, berriz, italiar musika irakaslea. 1968an Parisko Kontserbatorioan graduatu ziren eta 1980ko hamarkadatik aurrera ospetsu bilakatu ziren.
Beste taldeen lanak ere ekoiztu dituzte: rock esperimentala edo euskal musika